Nafarroako Museoa bisitatu dugu

San Fermin Ikastola, Nafarroako Museora irteera

DBHko 1. mailako ikasleek irteera polita egin dute aste honetan Nafarroako Museora. Bi taldeetan banaturik, batzuk museoko historiaurreko atala bisitatzen zuten bitartean, besteek ginkana bat egin zuten alde zaharrean zehar, bertako gune garrantzitsuen inguruko hainbat gauza ikasteko: katedrala, Zaldi Txuria, Nafarroako Artxiboa... Giro bikainak lagunduta, primeran pasa zuten.