Nafarroako Unibertsitateko Filosofia Olinpiadako 2. Saria

Filosofiako Olinpiadan 2017

Nafarroako Unibertsitateak antolatutako VI. Filosofia Olinpiadan lehen aldiz parte hartu dute San Fermin Ikastolako ikasleek eta, denon zorionerako, bigarren saria eskuratu du Julen Ganuza Otermin, Batxilergoko 1. mailako ikasleak. Aurtengo edizioak gizakiaren eta tekonologiaren arteko harremana zuen ardatza, eta hain zuzen horri buruzko hausnarketa zen egin beharrekoa. Esan beharra dago, lehen aldiz aurkeztu dela aurten hautagairik euskarazko modalitatean olinpiada honetara eta horregatik ere, euskarazko lan batek bigarren saria eskuratu izanagatik ere, pozik egoteko arrazoi bikoitza dugu gaur ikastolan. Gaur goizean bertan, saria jaso du ikastolako beste hainbat ikaslek lagunduta. Zorionak Julen!