NORBEGIA ETA BELGIKAKO IKASLEAK GUREAN DIRA

Norbegia eta Belgikako ikasleak trukaketa 2017 urtarrila

Erasmus + proiektuaren baitan, joan den urrian hasitako "Crossroad with the future" izenburupeko trukaketari bigarren itzulia eginez, gurean dira igandeaz geroztik Belgikako eta Norbegiako ikasleak.  DBHko 4. eta Batxilergoko 1. mailako ikasleak parte hartzen dira ekimen honetan eta, aste osoan zehar, atzerriko ikasle hauei euren etxeetan harrera egiteaz gainera, gure ikastola, gure inguruak eta gure kultura oro har ezagutzera emateko hamaika ekimenetan parte hartuko dute. Lehendabiziko egunean, harrera orokor gisa, aurreskua dantzatu zieten gure ikasle batzuek Areto Nagusian eta jarraian, datozen egunotan egin asmo duten egitarau zabalaren berri eman zieten. 

ONGI ETORRIAREN BIDEOA

EGITASMOAREN WEBGUNEA