Norbegian izan gara

San Fermin Ikastola Norbegia trukaketa

Orain dela bi urte hasi zen San Fermin Ikastola Erasmus + europar proiektuaren baitako "Crossroad with the future" programa garatzen, herrialde honetako nahiz Islandia eta Belgikako beste ikastetxeekin batera. Norbegiar ikasleak ikasturte hasieran izan ziren gurean eta orain guri heldu zaigu txanda herri zoragarri hau bisitatzeko. DBHko 4. mailako ikasleek parte hartu dute bertan eta aste osoan zehar Sykkylven-eko hiria bisitatu dute, hamaika jarduera ezberdinen artean, bereziki Scratch izeneko aplikazio informatiko berezia aztertzeko.

Ikasleentzako ez ezik, trukaketa aberatsa izan da baita irakasleentzat ere, bertan topaketa bereziak antolatu bait dira. Besteak beste, Marieke Pieters ikerlariarekin eta  el investigador Marieke Pieters, Katholieke Universiteit Leuven unibertsitateko irakasle den Tim Vulstekerekin bildu dira, etorkizuneko klaseak nolakoak izan beharko luketen aztertzeko. Bestalde, Norwegian Maritime Competence Center izeneko eraikina ezagutzeko aukera izan dute. Lan kooperatiboa garatzeko diseinatutako guneak, 360º aurkezpenak egitekoak, nabigazio simulatzaileak eta abar luzea biltzen diten hiru solairuko eraikin berezia.