IKASLE NORBEGIARRAK GUREAN DIRA

NorvegiarrakIkastolak urtero Europako beste herrialdeetako eskolekin antolatu ohi dituen ikasleen arteko trukaketen baitan, aurten Norbegiako Alesund hiriko eskola batekin elkarlanean aritzeko aukera izan du. Joan den igande gauean heldu ziren herrialde hartako fiordoetan kokatzen den hiri hartako Fagerlia Upper Secondary School-eko 19 ikasleak eta datorren hilaren 27ra arte gurean izango dira Euskal Herria ezagutuz eta hainbat ekintza gure ikasleekin eta hauen familiekin batera burutuz. Astelehenean, adibidez, Nafarroako Parlamentura joan ziren eta bertako Presidenta den Ainhoa Aznarezekin biltzeko aukera izan zuten. Datozen egunotan, Iruñeako Udaletxea, Diario de Noticias edo eta Lizarra ezagutzeko aukera izango dute, besteak beste. Bederatzi egun hauetan zehar, beraz, trukaketaren lehen atala burutuko da, eta apirilean, berriz, gure ikasleak izango dira Norbegiara joango direnak.