NORVEGIARA IRITSI DIRA DBH ETA BATXILERGOKO IKASLEAK

NorbegiaDBHko laugarren mailako eta Batxilergoko hainbat ikasle Norvegian dira egunotan, urrian hasitako elkartrukaketaren bigarren itzulia eginez. Orduan, Iruñean izan ziren Alesund hiriko hainbat ikasle, gure herriko kultura eta ohiturak ezagutuz eta, orain berriz, San Fermin Ikastolako ikasleei iritsi zaie Europa iparraldeko herri hau bisitatzeko aukera. Hilaren 11tik 18ra bertan izango dira, modu hurbilean hango izaera eta kulturaz jabetzeko ez ezik, Arrantzan oinarritzen den ekonomia duen lurraldea ezagutuz.