OINEZEKO ERRONKAN ARITUTAKOAK XALOA TELEBISTAN

Joan den igandean Vianan ospatu zen Oinezeko edizioan, gure ikasleek Erronkan parte hartu zuten beste behin ere. Beti bezala, esperientzia interesgarri honetan, ikasleriaren abilezia, indarra eta abiadura neurtzen dira, buruargitasuna, jakintza orokorra eta euskaltzaletasunarekin batera, beti ere, talde lanean arituz. 

Ikasleek gainera, orain dela 40 urte baino gehiago gure ikastolan sortutako banderak lagunduta parte hartu zuten.

Xaloa telebista Oinezeko ekitaldi guztiak grabatzen aritu zen Vianan eta, orain, Internet sarean ikusgai daude. Ondorengo loturan, 40. minututik aurrrera, gure ikastolako ikasleen parte hartzea ikus daiteke. 

https://www.youtube.com/watch?v=MBAlgzyciSg