Olentzero eta Mari Domingi, elkartasunez eta auzolanean

San Fermin Ikastola Txondorra 2018

Urtero bezala, LHko 3. mailako haurrek eta gurasoek, Pedroren gidaritzapean, Txondorra eraiki zuten Ikastolan. Aurtengoa ere, oso berezia da, berriki ikastolako hamaika lagunek (guraso, ikasle, irakasle, langile), Parte Hartze Batzordearen inplikazio handiarekin,  auzolanean burututako patio berriaren eraldaketa hizpide izan baitute. Zehazki, patioan sortutako eraikuntza berriak, txikian irudikatu dituzte eta benetan polita gera

tu da. 

Horrekin batera, ikastolako atarian, Olentzero eta Mari Domingiren irudiak ezarri dituzte, beti bezala, baina oraingoan, mezu berri bat landuz, izan ere, egunotan, liburutegian, hainbat liburu salduko dituzte aipatutako familiek. Bertatik teratako dirua Grezian dauden errefuxiatuekin lan egiten duten Gobernuz Kanpoko Erakundeei bidaliko diete.