Ikastolako Olentzeroa Iruñeako karriketan barna

OLENTZERO IRUÑEKO KARRIKETAN

 

Urtero bezala, San Fermin Ikastolak antolaturiko Olentzero Iruñeko karrikak zapaltzen dituen lehenbizikoa izanen da. Gaur, asteazkena, hilak 21, helduko da Zizur Txikitik Iruñeko Udaletxe plazara, bertatik ohiko ibilbidea egiteko. Arratsaldeko sei eta erdietan abiatuko da handik, Zapateria eta San Migel karrikatik, Sarasate pasealekura heltzeko. Segizioan ez da animaziorik faltako, ikastolako abesbatza, dantza taldea eta txistulariak ariko baitira Olentzeroren ibilbidea alaitzen.

 

 

San Fermin Ikastolak iruindar guztiak gonbidatu nahi ditu gurekin bat egin, kantatu eta aurtengo Olentzero-festan parte har dezaten. Guztiok ongi etorriak izanen zarete.