Olentzero, Maridomingi eta Txondorra prest dira

gabonetako apainketa

Urtero bezala, Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek, haien gurasoekin batera, Olentzero, Maridomingi eta txondorra apaintzen aritu dira aste honetan zehar ikastolan. Aurten, gainera, Nafarroa iparekialdeko aspaldiko ohitura gogora ekarri,  "emborrak" jarri dituzte kanpoan, txondorraren ondoan, izan ere, eskualde honetako hainbat herritan, Pirinioetako hainbat herrialdeetan egiten den modura, neguaren etorrera ospatzeko enborra jartzen da kalean. Bai emaitza eta baita parte hartzea ere bikainak izan dira.