Ongi etorriak ikastolara!

HHko lehen harrera eguna 2018

Ikasturte hasiera ofiziala datorren ostiralean izango den arren, Konfiantzaren Pedagogiaren lan ildoa jarraituz, lehen aldiz izan dira gaur ikastolan HHko 3 urteko haurrak gurasoekin batera. Egonaldi labur eta emozioz beterikoa izan da, bai haurrentzat eta baita familiarentzat ere, eta ikastola osatzen dugun kide guztiontzat bereziki pozgarria.   

Bestalde, aurten DBH eta Batxilergoko ikasketak gure ikastolan egingo dituzten ikasle berriekin ere bisita gidatua izan dugu, gure instalazioak modu lasai eta hurbilago batean ezagutu ditzaten.   

Beraz, ongi etorriak familia berriak ikastolara!