OPERA ETORRI ZAIGU IKASTOLARA

Joan den urriaren 14an, LHko 4. mailako ikasleek Opera saio bat izan zuten ikastolan, AGAO elkarteko kide diren Jon Arretxe (idazle eta abeslari) eta Ariadna Martinez sopranoaren eskutik. Aurki "El barbero de Sevilla" opera antzeztuko dute Gayarre antzokian eta hura ikustera gonbidatu gaituzte. Ikastolako Areto Nagusian burututako saioa oso aberasgarria izan zen umeek opera nolakoa den eta nola egiten den hurbiletik ezagutzeko aukera izan zutelako. Gainera, Ariadnak eta Jonek pasarte bana kantatu zuten eta ikasleak liluratuta utzi zituzten euren ahotsekin.

Ikasle bakoitzak gonbidapen bat jaso zuen eta orain, famili bakoitzak aztertuko du opera hau ikustera joateko aukera. Gonbidapen honen bidez, sarrera merkeago lor dezakete gurasoek.

 

 

Etiketak