Patioa eraldatu dugu auzolanean

San Fermin iKastola Auzolanean

 

Igandekoa egun hotza izan arren, ederki girotu zen patioa gurean, San Fermin ikastolako dozenaka familiek eta profesionalek patioa eraldatzeko auzolana egin baitzuten. 

Prozesu luze baten ondorioa izan da egitasmo hau eta, besteak beste, genero ikuspuntua, ekologia, jasangarritasuna eta, batez ere, Konfiantzaren Pedagogia ardatz hartu ditu, irakasleek egindako ekarpen pedagogikoari esker. Baina honen guztiaren atzean, lanketa izugarria izan da ere familien eta parte hartze batzordearen aldetik. Eta emaitza izugarri polita eta aberatsa izan da, beti bezala, auzolanean aritu garelako denon artean. Zorionak eta eskerrik asko denoi.