Piraguismoa Arga ibaian

Piraguismoa 2015Aurten ere, LHko bosgarren mailako ikasleek Arga ibaian piraguismoa egiteko aukera izan dute. Jarduera ordea, ez da kirol ekintza hutsa, irteera hau BL_OK proiektuaren ardatza baita. Egitasmo hau oinarrizko gaitasunak ebaluatzeko proiektu berriztatzailea da eta azken bi ikasturteetan burutu dugu ikastolan. Horretarako, Arga ibaira hurbildu baino lehen, piraguismoaz jardungo diren monitoreak ikastolara etorri eta kirol honi buruzko informazioa ematen diete ikasleei.  Azken hauek  informazio hori guztia prozesatu eta landu egin behar izaten dute, esan bezala, oinarrizko hainbat gaitasunen neurgailu  bilakatuz. Azkenean, jakina, sari nagusia dator: Argan piraguismoa egiteko eta primeran pasatzeko aukera.