Prebentzio hitzaldia Batxilergoan

Prebentzioari buruzko hitzaldia Batxilergoan

Aurten ere, Arantxa Arellano ikastolako erizainaren eskutik, hitzaldiak jaso dituzte gelaka 1. Batxilergoko ikasleek, haien intereseko gaien inguruan. Elikadura, loaren garrantzia, sexualitatea, drogak... 

Izan ere, pertsona  guztiok behar fisiologiko batzuk ditugu: elikadura beharra, edatearen beharra, oxigenazio beharra, deskantsu beharra, sexu beharra eta, jakina, behar psikologikoak. Baina behar horiek guztiak ongi zaindu behar ditugu ondoren, osasun arazoak ager ez daitezen. Laster, gazte hauek helduen munduan izango dira. Batzuk gainera, familien etxetik kanpo bizitzen eta, beraz, haiek izango dira euren bizitzetako ohitura garrantzitsu hauen arduradunak.