Proiektuen azoka arrakastatsua

San Fermin Ikastola, proiektuen azoka 2019

San Fermin Ikastolan urteak daramatzagu, konpetentzien garapenean eragiteko, proiektuak lantzen eta, ekimen ezberdinen artean, aurreko urteetan bezalaxe, oraingoan ere Proiektuen Azokarako tartea heldu zen joan den ostiralean. 

Azoka honen helburua, familiei ikasleekin egiten ditugun proiektuen berri ematea da eta informazio hori ikasleek eurek eskaintzea. Ekimenean, LHko 6. mailako ikasle guztiek eta, oraingo honetan, 1. mailatik 5. mailara bitarteko A taldeetako guztiek parte hartu zuten. Azoka batean itxura irudikatuz, taldeka antolatzen dira ikasleak euren lanaren berri emateko baliatuko duten postuan eta familiek txokoz-txoko ibltzeko aukera dute hauen azalpenak entzunez. 

Bestalde, LHko 6. mailako ikasleek, Elkartasun Azoka antolatu zuten, haiek prestatu eta sortutako produktuak salgai jarriz. Bildutako dirua Keniako KIBERA PRIDE Gobernuz Kanpoko erakundearentzat izango da aurten.