Santa Ageda bezpera dugu!

Santa Ageda bezpera

Aurten ere Santa Ageda bezpera ospatu dugu ikastolan, ohitura den bezala, kantuan. LHko zenbait ikasle DBHkoengana joan dira abestera, baita bulegoko lankideengana ere. DBHko ikasleek ere, bisita itzuli diete LHkoei, kantatuz eta puska bilduz. Txikienek, HHko ikasleek, ordea, bulego aurrean aritu ez ezik, alaitasunez abestu dituzte koplak, jantokiaren aurreko patioan, eta bertako zaindari eta sukaldariek goxokiak jaurti dizkiete. Egun polit honek eman duen guztia, ondorengo BIDEOAN ikus daiteke.