"Sarean Euskaraz" jardunaldietan izan gara

San Fermin Ikastola, Sarean Euskaraz jardunaldiak Baluarten

Nafarroako Gobernuak, Euskarabidea-Euskara Nafar Institutuaren bidez, Sarean Euskaraz jardunaldiak antolatu ditu hilaren 6 eta 7an, Baluarten, Iruñeako Informazio eta Komunikazio Teknologia berriak euskaraz lantzeko helburuarekin. San Fermin Ikastolatik, 43 ikasle hurbildu dira bertara, goizeko saioetan parte hartzera eta, besteak beste, wiki artikuluen lehiaketan parte hartu dute, Nafarroako hainbait gaiei buruzko artikuluak idatziz. Aurretik ordea, formakuntza saioa jaso zuten ikasle hauek ikastolan bertan, Iñaki Aldekoaren eskutik. 

Arratsaldez ere, jende guztiari zabaldutako lantegiak izan dira bertan, Baluarte, musika sortzeko, nahasteko eta zabaltzeko aplikazioei buruzkoa, errealitate birtualaren ingurukoa, esparru birtualeko harreman afektibo-sexualei buruzkoa eta Rapberry Pi gailuaren ingurukoa.