Sukaldaritza tailerra gurasoekin

San Fermin ikastola. Sukaldaritza tailerra

Haur Hezkuntzako haur, familia eta hezitzaileon harremanak sendotzeko eta janariarenganako gozamena ikasleengan sustatzeko antolatu da aurten ere sukalde tailerra. Jaki berriak modu ludiko batez probatzera animatzen dira umeak tailer hauen bidez, besteak beste, fruta eta barazkien testura eta koloreekin jolastuz. Laranja zukuak, orearekin esperimentatu, katamaloak jantzita dastamen eta usaimen jokoak,  fruta brotxetak osatu, banana piruletak, blondak margotu… Osasuntsua izateaz gainera, zalantzarik gabe jarduera gozoa zentzu guztietan.