TADEA LIZARBE PLANETA LITERATUR SARIAN FINALISTA

Tadea LizarbeHamar finalista hautatu dituzte guztira Planeta sarirako aurten eta horien artean izan da Tadea Lizarbe San Fermin Ikastolako ikasle ohia “Comiendo sonrisas a solas” eleberriarekin. Tadeak eskaini dituen elkarrizketetan, gure ikastolan Lengua eta Literatura irakasle batek eskainitako laguntzaz aritu da eta hori, zalantzarik gabe, eskertzekoa eta poztekoa da. Baina, batez ere, ikasle honek egindako ibilbideaz pozten gara. Zorionak Tadea!