Taloak egin ditugu!

San Fermin Ikastolan taloak egiten

Joan den maiatzaren 29an, Haur Hezkuntzako 2. mailako ikasleek taloak egin zituzten ikastolan, hainbat gurasoen laguntzarekin. Ogiaren gaia hizpide zuten gelan eta horri lotuta erabaki zuten glutenik gabeko taloak egitea eta elkarrekin dastatzea. Oso goxoak iruditu zitzaizkien denei, batez ere, osagarri gisa, txokolatea bota genielako. Lan handia egin zuten ikastolara hurbildu ziren dozena bat guraso eta amonekin batera. Arratsalde eder eta osasuntsua igaro zuten!