TXAPELDUNAK NAFARROAKO EKONOMIA OLINPIADAN

Nafarroako TxapeldunakJoan den ikasturte bukaeran, espainiar Estatu mailan antolatutako  VII Ekonomia Olinpiadan San Fermin Ikastola, beste bi ikastetxeetako ikasleekin batera, Nafarroan garaile geratu zela ekainean iragarri genizuen. Horri esker, Laura Martin ikasleak, Malagara, Estatuko finala jokatzera joateko aukera izan zuen. Oraingoan, ordea, fase lokalean lortutako emaitzen saria jasotzeko ordua iritsi da eta horretarako ekitaldi berezia antolatu berri dute Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Laura Martinekin batera, Haizea Macaya eta Izaskun Altadill, bigarren Batxillergoko ikasleek ere (dagoeneko ikasle ohiek) parte hartu zuten bertan, ikastetxeen atalean lehenengo saria eskuratuz. Haiekin batera izan zen, Marian Aldaia Ikastolako Ekonomia irakaslea gure zentrorako saria jasotzen. Zorionak denoi!