TXIKIENTZAKO JOSTAILUAK ERAIKI DITUZTE TEKNOLOGIAKO IKASLEEK

DBHko 1. mailako ikasleek, urtero bezala, hainbat proiektu garatu dituzte teknologiako klaseetan, baina, aurten, egitasmo berezi bat burutu dute, klasean landutako jostailuak eraiki baitituzte Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat. Bukatu zituztenean, haien geletara eraman eta elkarrekin egoteko eta ezagutzeko aukera izan zuten.