Txondorra, Olentzero eta Maridomingi gurean

Txondorra 2017

Urtero bezala, LHko 3. mailako haurrek eta gurasoek, Pedroren gidaritzapean, Txondorra eraiki zuten Ikastolan. Aurtengoa, berezia da oso, euskararen alde eman beharreko urratsak irudikatuz, hamaika zapata ezberdin, hamaika  pauso, ezarri baitituzte Txondorraren ondoan. Horrekin batera, ikastolako atarian, Olentzero eta Maridomingiren irudiak ezarri dituzte, beti bezala, elkarrekin egindako lan giro ederrean.