UDAZKENEAN GAUDE!

Udazkenean gaude!Udazkenean gaudela denok dakigu. 5 urteko neska-mutilak gainera, ingurunearen behaketa eginez, udazkenean zein kolore ikusten den aztertzen  ari dira. Zuhaitzetan dauden hostoekin zer gertatzen den ikusten  ari dira, eta zuhaitz bakoitzak bere hosto berezia duela ere ikasten ari dira. Barneratzen ari diren informazio guztia besteei transmititu nahiean, hainbat iharduera egiten ari dira, eta Haur Hezkuntzako pasabidean jarrita daude. Disfrutatu dezagun denok Udazkenaz!