Ultzamara irteera

San Fermin Ikastola, LHko 5. maila Ultzaman

LHko 5. mailako ikasleak Ultzama aldean ibili dira, Erlezaintza Museoan. Zehazki, talde erdia joan den maiatzaren 25ean bisitatu zuen inguru eder hura, eta beste erdiak 28an. Oso irteera polita izan da, naturaz gozatzeko aukera izan baitzuten Ultzamatik barna egindako ibilalditxoan eta, ondoren, erleen inguruko bitxikeriak ikasi zituzten Eltso herrian dagoen museoan.