Urtxintxa: 18-19 ikasturtean izena emateko epea zabalik

San Fermin Ikastola. dantzariak

18-19 ikasturterako Urtxintxak antolatu dituen eskolaz kanpoko jardueretan izena emateko epea dagoeneko zabalik dago datorren ekainak 8 bitarte. Urtero bezala, hamaika ekimen ezberdinetan parte hartzeko aukera izango da, kirol zein aisialdi eskaintza zabala honen bidez, baina aurten bada berrikuntzarik, besteak beste, beisbola, Idazketa digitala eta Nenoos 360 tailerrak osatuko baitira. 

 

Izen-emate hori gure webgunean bertan egin dezakezue ondorengo loturan: 

http://www.sanferminikastola.com/ekintzak/jarduerak

Dena den, zalantzarik izanez gero, Urtxintxako arduradunarekin, Iñaki Goñirekin, harremanetan jar zaitezkete: urtxintxa@sanferminikastola.org helbidera idatziz edo ikastolako telefonora deituz, 948183903-04.