Xabier Laquidain Nafarroako XXX. Olinpiada Matematikoko garaile!!

Xabier Laquidain garaile

Pasa den larunbatean, maiatzak 21, Cintruenigon Nafarroako XXX. Olinpiada Matematikoa ospatu zen. Bertan, ikastolako DBHko 2. mailako hiru ikasleek hartu zuten parte: Leire De Frutos, Xabier Laquidain eta Aritz Martinez.

Nafarroako 48 ikastetxetako ikasleak elkartu ziren bertan, 146 neska-mutil guztira, matematiken aitzakiarekin goiz on bat pasatzeko asmoz.

Goizean, ikasleek 2 orduz planteatutako hainbat buruketa ebaztu zituzten, binaka, beti beste ikastetxe bateko bikote batekin.

Ondoren, hamaiketakoa egiten zuten familiekin batera eta goizaren bukaeran diploma eta sari banaketa egin zen. Partaide guztiek jaso zuten euren diploma, baita detaile bat ere.

Sari banaketa iristean, lehenengo postua lortu zuen bikotea gure ikastolako Xabier Laquidain eta Lizarrako BHI-ko Adriana Lara izan zen. A ze poza hartu genuen! 

Sariaz gain, ekainean Santanderren ospatuko den Estatu mailako olinpiada matematikoan parte hartuko du gure ikasleak, bere bikotearekin batera eta baita 2. saria lortu zuen bikoteko kideetako batekin batera.

Zorionak Xabier!