Zakurrekin inklusibitatea landuz

San Fermin Ikastola, Biak bat, oinez, txakurrak

Aurtengo Nafarroa Oinezaren antolakuntza Altsasuko Iñigo Aritza ikastolaren esku dago. Edizio honetan, beste hainbaten artean, Inklusibitatearen gaia hainbat arlotan jorratzen ari dira eta jarduera ezberdinak burutu dituzte horretarako gainontzeko ikastoletan. Horietako bat DBHko 4. mailako ikasleentzat antolatu duten sentsibilizazio tailerra. Hori dela eta, aste honetan, DBHko  4. mailako gela batera bi lagun etorri ziren ikastolara, txakur bikote batekin batera. Ekimen bitxi honen bidez, ez baikaude oso ohituta gela barruan animaliak ikustera, Inklusibitatearen gaia jorratu zuten, animaliek gizakion bizitzan izan dezaketen eragin positiboa aztertuz.  Horretarako Altsasuko Biak Bat elkartetik Josune eta Josu lagunak gurera etorri ziren eta oso saio polita burutu zuten ikasleekin.