Zer egin behar da behin behineko autobus aldaketa eskatzeko?

HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO GARRAIO ZERBITZUA

Goizetako zerbitzuen aldaketa eskaera egiteko, mezu bat bidali ondoko helbide elektronikora: idazkaritza@sanferminikastola.net

Itzulerarako aldaketen eskaera egiteko, ondoko inprimakia bete edo ikastolara deitu behar da:

Itzulerako autobus aldaketak Urritik Maitzaren amaiera arte egin daitezke. Iraila eta ekainean ezin dira autobus aldaketarik egin.

HH-LH ITZULERARAKO AUTOBUSEN ALDAKETA ESKAERA 

 

BIGARREN HEZKUNTZA ETA BATXILERGOKO GARRAIO ZERBITZUA

Bigarren Hezkuntzako autobusen aldaketa eskaera egiteko, mesedez, idazkaritza@sanferminikastola.net helbide elektronikora mezu bat bidali.

Mezuan, zehaztu beharrekoa:

  • Ze ibilbide eta geltoki erabili nahi duen ikasleak:
  • Asteko ze egunetan:
  • Noiztik noiz arte: 

Baimen hauek ikasturte osoan zehar eska daitezke.