Zer egin behar da datorren ikasturterako autobus geltoki berri bat eskatzeko?

 

Datorren ikasturterako autobus Geltoki Berria eskatzeko, ondoko inprimakian eskatzen diren datuak bete behar dira:

Autobus geltoki berrien eskaera

Eskaera matrikula berritzeko garaian aurkeztu behar da, betiere apirilaren 30a baino lehen.

Ondoren, Garraio Batzordeak hurrengo ikasturterako ibilbideak planifikatzerakoan, eskatutako geltokia egokia den ala ez aztertu eginen du. Honetarako, gauza asko hartuko dira kontuan; esaterako, gaur egun dituen eta etorkizunean izan ditzakeen eskatzaile kopurua, ibilbideetan izan dezakeen eragina, kokapena, etab.

Azkenik, Garraio Batzordeak hartutako erabakia eskatzaileari jakinarazten diogu.