Nola aldatu ordainagiriak igortzeko banku-kontuaren zenbakia?

Ordainpeko Zerbitzuen 16/2009 Legeak ezarritakoa betetzeko, banku-kontuko titularrak edo titularrek agiri bat sinatu behar dute. Agiri horren bidez SAN FERMIN IKASTOLAri (IFK: F31399314) baimena ematen diote data horretatik aurrera seme-alaben hezkuntzarengatik sortzen diren ordainagiri guztiak banku-kontu horretara igortzeko, eta sinadura horrek kontuan zorduntzeko baimena ematen du.

Banku-kontua aldatzea jakinarazteko agiria honekin batera doan erantsitako fitxategian dago eta Ikastolako Administrazioan aurkeztu behar da.