Zer egin, ikasle batek Ikastolan, egunaren azken orduan, istripu bat izanda, etxera laguntza-agiririk gabe iristen bada?

Zenbaitetan, ikasleak erortzen dira eta kolpeak hartzen dituzte autobusera igotzen ari diren unean, nor bere etxera joateko, edota azken unean, eta ez da astirik izaten laguntza-agiri bat prestatzeko. Ikastolari istripua gertatu izana jakinarazi behar zaio, delako laguntza-partea ondotik prestatzeko. Halakoetan, ikaslearen adina zein den, aukera hauek daude:

  • Istripua izan duen ikasleak Haur, Lehen Hezkuntzan edo DBHko 1-2. mailan ikasten badu, Ikastolako Aseguruak Nafarroako Unibertsitateko Klinikaren artapena estaltzen du. Familiak askatasuna du zentro publiko batera jotzeko, baina familiaren gizarte segurantzak estaliko luke.

  • Istripua izan duen ikaslea DBHko 3-4. mailan edo Batxilergoan ari bada, derrigorrezko eskola aseguruak estaltzen du, eta San Fermin Klinikara joan daitezke.