Nola eman dezaket izena Ikastolan antolatzen diren jardueretan: solasaldiak, tailerrak, Ikastolaren Eguna, …?

Ikastolan, ikasturtean zehar, hainbat jarduera antolatzen dira (familientzako solasaldiak eta jardunaldiak, Ikastolaren eguna, etab...). Halakoak sortu ahala, jardueraren ezaugarriak jakinaraziko ditugu, eta izena emateko prozedura ere bai, gehienetan posta elektronikoaren bidez izanen dena: idazkaritza@sanferminikastola.net. Beste biderik egonez gero, jakinaraziko dugu.