Familia prebentzioa

Nire seme-alabak ez du erretzen edo edaten. Ala bai? Zer egin dezakete gurasoek prebentzio arloan? Nola konpon ditzakegu etxean sortzen diren gatazkak? Nola lan egin dezakegu etxetik, drogen kontsumoen arazoak saihesteko? Galdera hauek eta beste asko erantzuteko helburuz,  Drogamenpekotasunen Foru Planaren eskutik ikastolako bi guraso prestatu dira eta, bitartekari gisa, “FAMILIA PREBENTZIOA” tailerra antolatuko dute ikastolan datozen asteotan. Egitasmoa, LHko 5. eta 6. mailako nahiz DBHko 1. eta 2. mailako familientzat prestatuta dago, eta otsailean zehar burutuko da, bi saioetan, zehazki 21ean eta 28ean, arratsaldeko 17.00ettaik 19.00etara. Bertan parte hartu nahi izanez gero, ondorengo loturan izena eman daiteke. 

Tokia

Ikastola

Egutegi mota

Data