IV HIZKUNTZEN FERIA 2017

Iruñerriko hiru ikastolen guraso taldeak, San Ferminek, Paz de Zigandak eta Jasok, azken honen ardurapean aurten, 2017ko Hizkuntzen Feria antolatu du Nafarroako Ikastolen Elkarteko gurasoentzat.

Zenbait enpresek hizkuntza-murgiltzearekin loturiko beren eskaintzak eginen dizkiete gurasoei. Eskaintza horiek udarako zein ikasturte osorako izanen dira, eta adin-tarte ezberdinei eskaintzeaz gain, hemen zein atzerrian egin ahal izanen dira. 

Aukeratutako enpresak, jada ezagutzen ditugun enpresak dira, hots, seriotasun eta konfiantza eman dutenak. Azpimarratu behar da, hala ere, antolatzaileen funtzioa eskaintza aurkezten erraztea besterik ez dela. Beraz, ez dute inolako ardurarik hartzen enpresa hauen
lanarekin.

Noiz:

  • Urtarrilaren 20an, ostirala, 17:00-19:30
  • Urtarrilaren 21an, larunbata, 10:30-13:30

 

Tokia

Jaso Ikastola (ate nagusitik)

Egutegi mota

Data

Irudia

Hizkuntz Azoka