Mindfulness ikastaroa

Familia agurgarriak:

Ongi etorriak 2017/18 ikasturte berrira! Parte-hartze batzerdokook Urrian gurasoentzat ospatuko den jarduera interesagarri batean parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Giza balioak eta Mindfulness landuko ditugu oraingoan.

Batzuetan ez gara jabetzen gure burua oso azkar doala, orainaldia ez dugula gozatzen. Mindfulness praktikaren bitartez arreta orainera ekartzea lortuko dugu.

Hizlaria, Iciar Burgos, ikastolako ama eta hezkuntzako coach-a eta mindfulness-eko aholkularia Espainiako Garapen Transpertsonaleko Eskolan eta UEMCn.

Jarduera Ikastolan bertan egingo da, 4 asteartetan (Urriak 10, 17, 24 eta 31an), 1.5h eguneko, arratsaldeko 16.15tik 17.45ra.

Zenbatekoa: Parte-hartzaile bakoitzak 30 € ordaindu behar ditu, dirua lehenengo egunean hizlariari emanez.

Izena emateko azken eguna 2017ko Urriaren 3a izanen da, honako inpimaki honetan: https://goo.gl/forms/HKyG4sbZT0MxLov43

Postu kopurua: Gehienez, 20. Pertsona gehiago apuntatuz gero, sorteoa egingo da, itxaron zerrenda bat sortuz, jardunaldia errepikatzeko asmoz. Formaltasuna eskatzen dugu,  jardunaldian izena ematean, joateko konpromisoa hartuz.

OHARRA: Ikastolak haurtzaindegi zerbitzua eskeiniko du HH-1.etik LH-3.ra bitarteko umeentzat. Zerbitzu hau behar izanez gero, inprimaki hau bete ezazu: BILERA EGUNERAKO HAURTZAINDEGI ZERBITZU ESKAERA

 

Tokia

Ikastola

Egutegi mota

Data

Irudia

Mindfulness gurasoentzat