Olentzeroa Iruñean

 

Eguberri bezperetan gaude eta San Fermin Ikastolan Olentzeroren etorrera behar den bezala ospatzeko gogoz eta prest gaude. Asteazkenean, abenduaren 21ean, Iruñeko Alde Zaharreko kaleetatik ibiliko gara eguberrietako kantak euskaraz zabaltzen, 18:30etan udal enparantzatik aterako gara. Ahal duzuen gehienak animatu zaitezte eta kantuak seme-alabekin entsaiatu gure ahotsak ongi entzun daitezen (kantak zirkular honekin batera bidaltzen dizkizuegu), euskal jantziak dituzuenak egun horretan janztera animatu nahi zaituztegu ere.

 

Tokia

Udal enparantza

Egutegi mota

Data