Elkartea

Urtxintxa 1  Urtxintxa 2   Urtxintxa 3

Sortu zenetik, Urtxintxa-San Fermin Ikastola Elkartea ahaleginetan dabil bere partaideen artean hezkuntza euskalduna eta integrala emateko helburuari aurre egiteko. Lan ildo horretan, Urtxintxa ez da gehiago izanen eskolaz kanpoko jarduerak soilik antolatzen dituen elkartea. Hemendik aurrera, kultura, kirola eta gazteriaren alorretan helburu ezberdinei aurre egingo dien elkartea izanen da, parte hartzea esparru ezberdinetara zabalduko duena.

Ikastolako familia eta langileen lanari eta haien laguntzari esker posible izan da Ikastolan gaur egun horren sustraiturik dagoen proiektu hau garatzea. 

Jarduerak modu egokian aurrera eraman ahal izateko, ezinbestekoa dugu parte hartzea eta gure arteko arduren banaketa. Antolaturiko jardueretan lan egin eta parte hartzera dei egiten dizuegu, beraz.

GUZTIOK GARA URTXINTXA!