Helburuak

  • HEZKUNTZA INTEGRALA eskainiko dugu bere partaideen artean, balio garrantzitsuak gara ditzaten (laguntasuna, elkartasuna, taldean lan egiteko gaitasuna, esfortzurako eta sakrifiziorako gaitasuna, diziplina izpiritua) eta, berriz, bestelako portaera batzuk zuzen ditzaten (berekoikeria, elkartasun eta diziplina eza, jarrera sexistak, deusetarako gogo eza) garapen fisikoa, psikologikoa, sortzailea eta intelektuala indartuz.
  • HEZKUNTZA EUSKALDUNA sendotuko dugu, kultur helburu gisa ez ezik, euskaraz adierazteko, ikasteko, jolasteko eta, funtsean, bizitzeko gogoa eta beharra duen herri kontzientziaren adierazpidea den aldetik ere.
  • FAMILIA GIRO ABEGITSUA ETA HEZIGARRIA sortzen ahaleginduko gara denen artean, adiskidetasunean, besteen zerbitzuan eta elkarrenganako errespetuan oinarritua, alderdikeria, jarduera politikoa edo sinesmen erlijiosoa alde batera utzita, zernahi dela ere.
  • Haren kideen hezkuntzan lankide izaten lagunduko dugu, bai arteak eta folklorea bai kirola lantzean. Azken hau, bi mailatan landuko da: josteta eta lehia.
  • Jarduera bakoitzaren ikaskuntza norbera hobetzeko eta nork bere burua gainditzeko bide bilakatuko dugu.