Kontua sortzeko pausuak

 

  • Sortu erabiltzaile berri bat, ikastolako helbide elektronikoa erabiliz:
    • Administratzaileak behar diren baimenak ematen duenean (24 ordu baino lehen), mezu bat jasoko da jarritako helbidean, erabiltzailearen pasahitza jartzeko adierazpenekin.
    • Ikastolako helbidea (xxx@sanferminikastola.net) erabiltzea eskatzen da, ikastolako gurasoentzat delakoz eta hor jasoko dituzuelakoz mezuak. Erabiltzailea aukeratzen da kontua sortzerakoan eta pasahitza zuek aukeratuko duzue mezua jasotakoan.
    • Mezua Spam karpetan sartu daiteke, mesedez begiratu.
  • Behin erabiltzaileari pasahitza jarri ondoren, salmentara joan. Beste aldietarako behean dagoen "sartu" estekan eman.
  • Bilatu lehenengo nahi den materiala saltzen edota erosten ote den.
  • Bai erosle edo saltzailearekin harremanetan jartzeko eta bai produktu bat aurkezteko, kontu berriarekin sartu behar zarete.
  • Bilatzen dena ez bada aurkitu, bete fitxa bat zure beharrarekin, erostekoa edota saltzekoa den adieraziz.
  • Saltzeko edota maileguan uzteko fitxa betetzen bada, argazkia beti ezkertzen da.
  • Maileguan uzten bada edota maileguan hartu nahi baldin bada, adierazi oharretan, mesedez.
  • Salduta edota maileguan utzita egon ondoren, eskertzen da horrela adieraztea produktuaren fitxan, mezu gehiago ez jasotzearren.

Edozein iradokizuna edota zalantza bidali dezakezue hemendik.