Irakurketa Plana

Hizkuntz gaitasuna Garatzeko bidean, besteaz beste, gure ikasleak "irakurle konpetenteak" izatea dugu helburutzat.Modu honetan, edozein esparrutako edozein testua irakurtzen dutelarik, testu hori interpretatu ondoren jasotzen duten informazioa behar duten testuinguruan erabili edota eraldatzeko gai izanen dira.

Horretarako HHtik hasita DBH arte, irakurle konpetenteak izateko lagunduko diguten prozesuak lantzen ditugu, hau da, ideia nagusiak identifikatu, informazioa berreskuratu, interpretatu, baloratu eta antolatu.

Prozesu hauek lantzeko testu tipologia ezberdinak erabiltzen ditugu. Eta testu guztiak lantzerakoan hiru momentu desberdintzen ditugu: irakurri aurretik, irakurri bitartean eta irakurri ondoren.

Prozesu hauek bereziki hizkuntzetako saioetan lantzen badira ere, beste edozein arlotan ere lantzen ditugu.

Haur Hezkuntzan eta LHko 1. zikloan irakurle konpetenteak lortzeko bidean lehenengo urratsak ematen dira, eta adin hauetan, ahoz lantzen den irakurketa planarekin batera, irakurketa mekanika on bat izateko "kontzientzia fonologikoa" garatzeari ekiten diote Fonemak identifikatzen ikasten hasten dira hitzaren irakurketan bukatzeko

 Ikasle bakoitzak prozesu honetan bere bidea egiten du, eta  non  dagoen jakiteko prozesu guztiak ebaluatzen ditugu. Irakasleen ebaluazioak konplimentatzeko, HH eta LH-n, urtero, orientazio mintegitik bideratzen diren ebaluazioak egiten ditugu.

Irakurketa planaren barnean , irakurzaletasuna bultzatzea ezinbesteko egiten zaigu.

Hori lortu nahian, besteaz beste, liburutegiaren erabilera indartzen dugu  HHtik hasita.Horretarako, ikasle hauek espazio honetan kamisibai modura kontatutako ipuinak entzuten dituzte. 1. zikloko ikasleek ,ipuin hauek entzutearekin batera, liburu ezberdinekin hornitutako "maleta ibiltaria" txandaka,etxera eramateko aprobetxatzen dute.

Adin horretatik aurrera, bai beraien lanetarako, bai informazioa bilatzeko, bai entretenimendurako, liburutegiko liburuak hartzeko denbora eta irakasleen aholkuak eskaintzen zaizkie, ikasle bakoitzaren  izaera-zaletasunen arabera.

3. Zikloan eta DBHn, irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz ere, NIEk antolatutako Juul kanpainan parte hartzen dugu jarduera ezberdinak eginez. Jarduera nagusia urtero Liburuaren Egunean ikastola ezberdinetako ikasleen arteko bozketa batean gauzatzen da. Egun horretan gure ikasleek, beste ikastoletako ikasleekin batera , irakurri dituzten liburuen artean gehien gustatu zaizkien liburua eta ilustratzailea aukeratzen dituzte.