EKI EGITASMOA

EKI

           

            2014-15 ikasturtean EKI egitasmoa martxan jarri genuen ikastolan. Ikastolen Elkarteak bultzatutako egitasmo honen izenak dioen bezala, (EKI) Euskal Kurrikuluma, Konpetentzietan oinarritua eta Integrazioaren pedagogiaz baliatzen da.

 

  • Euskal curriculuman eta egoera irekietan oinarritutako curriculuma.
  • Euskaran ardazturiko eleaniztasuna bideratzen eta konpetentzia digitala arlo guztietan integratzen dituen curriculuma.
  • Ikaslearen irteera-profilean oinarritutako curriculuma: Oinarrizko Konpetentziak.
  • Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza-eredua: integrazio-pedagogia.

           

            Zer suposatzen du KONPETENTE IZATEA?

 

            Ikaslea , eremu akademikoan zein eremu sozialean, aurkezten zaion egoera bati arrakastaz aurre egiteko gai izatea.

            Konpetente izateak ezagutzak (baliabideak) eskuratuta edukitzea eskatzen du, baina ez da nahikoa.

            Ezagutzak erabiltzea, ikasitakoa transferitzea eskatzen du konpetentziak, bizitzako eremuetako egoerei behar bezala aurre egiteko.

 

EKI 2

EKI 3

 

 

DBH osoan martxan jartzeko asmoa dugu eta horretarako implementazio faseak zehaztu dira:

  • 2014-15:  DBH 1
  • 2015-16:  DBH 1 eta 2
  • 2016-17:  DBH 1, 2 eta 3. 

 

 

 

ONDORENGO IKASGAIETAN LANTZEN DA:

 

  • EUSKARA
  • GAZTELANIA
  • INGELESA
  • GIZARTE ZIENTZIAK
  • NATUR ZIENTZIAK
  • MATEMATIKA

 

EKI Digitala (I+G)

 

            EKI proiektua oinarritzat hartuz, Ikastolen Elkarteko I+G egitasmo honen bidez, EKI ikasmaterialen aldaera digital sakona gauzatzen ari gara San Fermin ikastolan, hezkuntza hobetzeko eta ikasmaterial edizioan aurreratzeko.

 

EKI 3

 

IKASLEAREN LIBURU DIGITALAK

 

            e-liburua: Ikasleek paper euskarriko testulibururik gabe eremu digitalean lan egitea dute. Horretarako, web plataforma baten gainean lan egiten dute. Honela, ikasleen lana erregistratuta geratzen da irakasleari jarraipena egiteko aukera erraztuz.

            Euskarri digitalak unitatean integratuta daude.

            Jardueren edizio digitala (4 mota)

  • Plataforman bertan egiten diren jarduerak eta beraz, autozuzenketa esakaintzen dutenak.
  • Plataforman bertan egiten diren jarduera irekiak eta laburrak.
  • Google Driveko fitxetan oinarritutako jarduera konplexuagoak.
  • IKT jarduerak: web 2.0 aplikazioak erabiliz konpetentzia digitala lantzeko jarduerak.