Europako Proiektuak

Gure Ikasleak Alesund-en

 

            2003tik aurrera, eskola-garapenerako proiektuak lantzen dira gure ikastolan, Europako hainbat ikastetxetako ikasle eta irakasleekin batera.

            Bigarren Hezkuntzan egiten dira nagusiki eta horietan komunikazio-hizkuntza ingelesa da. Zenbaitetan, ordea, frantsesa ere bai.

            Proiektu horren bidez, hainbat jarduera egiten dira, zenbait irakasgaiei lotuak, egitasmoan elkartuta gauden ikastetxe guztien artea. Bereziki teknologia berrien bidezko komunikazioa lantzen ari gara une honetan.

            Hori dela eta, ikasleek alde biko trukaketak burutzen dituzte, Europako hainbat ikastetxeetako ikasleekin.  

2003az geroztik garatu diren proiektuak:

  1. proiektua:Regional and European Identity within Bilingual Regions.
    • ​​​​Iraupena: 2003-2006.
    • Proiektuan aritu ziren ikastetxeak:
      • Vasa Övningsskola (Finlandia)
      • Heilig-Hartcollege (Waregem, Flandes, Belgika)
      • Realgymnasium Bozen (Bozen, Hego Tirol, Italia)
      • Bidasoa Institutua (Irun)
      • San Fermin Ikastola (Zizur Txikia)
  2. proiektua: From wellfare to wellbeing
    • Iraupena: 2006-2009
    • Proiektuan aritu ziren ikastetxeak:
      • Vasa Övningsskola (Finlandia)
      • Heilig-Hartcollege (Waregem, Flandes, Belgika)
      • San Fermin Ikastola (Zizur Txikia)
      • Hungaria
  3. proiektua: Food for thought
    • Iraupena: 2010-2012.
    • Proiektuan aritu ziren ikastetxeak:
      • Heilig-Hartcollege, Waregem (Belgika)
      • Lycee du Noordover, Grande-Synthe (Frantzia)
      • Özel Fatih Koleji, Izmir (Turkia)
      • Laksevag videregaende skole, Bergen (Norvegia)
      • Övningsskolas gymnasium, Vasa (Finlandia)
      • Ulstein videregaande skule, Ulsteinvik (Norvegia)
      • San Fermin Ikastola, Iruñea (Nafarroa)
  4. proiektua: The School of the Future
    • Iraupena: 2016-2019
    • Proiektu hau Erasmus + proiektuen barruan garatzen ari den programa da. Oinarria Bigarren Hezkuntzako ikasleak, unibertsitate, lanbide heziketa eta enpresa munduarekin harremanetan jartzea da. Gure proiektuaren oinarria, berriz, hezkuntza eta teknologia berriak izango da.

      Proiektu honetan partehartuko duten herrialdeak honako hauek dira: Norvegia, Belgika, Erresuma Batua, Islandia eta San Fermin Ikastola.

      Izan dira eta izango dira, Europako proiektuetatik kanpo egin eta egingo diren aldebiko trukaketak. Izan ere, Comenius edo Erasmus+ egon ez diren urtetan, ikastolak beraien kideekin aldebiko bi trukaketa antolatu ditu urtero. 2015-2016 ikasturtean, esaterako, ikastolako DBH 4 eta Batx 1eko ikaslegoa Belgikara eta Norvegiara joan da.

      Horrez gain, San Fermin Ikastolak badu beste trukaketa bat Dunkerqueko (Frantzia) ikastetxe batekin urtero egiten duena. Trukaketa hau "Food for Thought" (2010-2012) proiektutik atera zen. Orduz geroztik, bi administrazioek adostuta, trukaketa honek ibilbide propia du DBH 4ko Frantseseko ikasleentzat.