Ingurumenaren Aldeko Apustua

Ikastolak ingurumena errespetatzen du. Gure kudeaketan alderdi hauek hartzen ditugu kontuan:

  • Ikastolak kontsumitzen duen energiaren zati bat energia berriztagarrien bidez sortzea (eguzki-panelak...)
  • Paper birziklatua berrerabili, bereizi eta erabiltzea
  • Zabor organikoak jantokietan bereiztea eta konposta egitea
  • Baratzea
  • Ikasgeletan, jantokietan, sukaldean eta irakaskuntzaz kanpoko gainerako lekuetan hondakinak bereizi eta birziklatzea.
  • Energia eraginkortasunez erabiltzeko neurriak hartzea.
  • Eskola-garraioa derrigorrez erabiltzea (26. ibilbide, Iruñerria)

Haur Hezkuntzatik Batxilergora bitarteko curriculum-proiektuan egiten ditugun jarduerek ikasleengan gure planeta errespetatzeko jarrerak eta portaerak sustatzen dituzte.  

Gure ikasleek, ingurunearen zaintzan eta erabilera arduratsuan eragiteko, kurrikulumaren barnean egiten ditugun jarduerez gain, Iruñerriko Mankomunitateak helburu berberarekin antolatutako hainbat tailerretan ere parte hartzen dute.

HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA

Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzako 2 mailan: hainbat eskulan egiten dituzte helburu hau betetzeko; arte adierazpide kolektiboak sortzea, ohiko hondakinak erabilita.

LH3. mailan, paper birziklatua egiten ikasten dute, gaikako bilketaren eta paperaren birziklapenaren alde onak ezagutzeko asmoz.

LH5. mailan, gure ikasleek, berriz, hamaiketakoek sortzen dituzten hondakinen inguruko hausnarketa egiten dute. Ondoren hondakin horiek murrizteko konpromiso pertsonala hartzen dute. Konpromiso hori bete ahal izateko, ikasle bakoitzari Boc´n roll bana (bilgarri mota bat) ematen zaio.

LH6. mailan, ikasleek hiri esparruan joan-etorriak egiteko ohiko moduak eta euren ondorioak aztertzen dituzte, garraio publikoaren erabilera bultzatzeko asmoz. Horrekin batera, garraio kolektiboaren erabilera arduratsua errazten duten arauak ezagutzera ematen zaizkie. Horretarako, "Banator eta Banoa" eta "Joan-etorriak eskualdeko hiri garraioan" tailerretan parte hartzen dute.

 

BIGARREN HEZKUNTZA

Maila guztietako ikasleek parte hartzen dute Mankomunitateak eskaintzen dituen hainbat jarduera eta ekintzatan:

DBH1n, Artetako iturburua eta Aratzuriko araztegia bisitatzen dituzte, Iruñerrian urak egiten duen zikloa ezagutzeko. Gainera, hondakin elektronikoen berrerabilpenaren inguruko autobusak eskaintzen duen jardueran ere parte hartzen dute.

DBH2n, ikastolan bertan konpostaren inguruko tailerra lantzen dute. Era berean, Atarrabiako errota eta pilategia bisitatzen dituzte eta, energia berriztagarriren (eolikoa, geotermikoa) bat sakontzeko helburuarekin, bisita bat egiten dute.

DBH3n, Gongorako hiri hondakin solidoen tratamendu zentroa ezagutzera joaten dira.

Ekintza hauek ere egiten dira:

DBH2ko ikasleek konpostaren eraketan parte hartzen dute.

DBH2ko ikasleek ingurumenaren zainketaren inguruan proiektu bat lantzen dute bigarren hiruhilabetean.

Batxilergoko ikasleek hitzaldiak jasotzen dituzte ingurumenarekiko errespetuaren inguruan.