2014-15 IKASTURTE BERRIA MARTXAN

Ikasturte hasiera

Udako oporren ondoren, Ikastolan ikasturte berria prestatzen ari gara jo eta su.

Baina udaran ez gara geldirik egon! Ez horixe! Ikasleek udako oporrak hartu bezain laister, lan talde haundia sartu zen ikastolan eta ia eraikin guztietan berrikuntzak egin ditugu. Beraz, datorren ikasturtean ikasleek berrikuntza hauek somatuko dituzte.

Haur Hezkuntzako txikitxoek gela berriak estreinatuko dituzte. Patio Txikira zuzenean irteteko ate zabalak, komuntxoak geletan, e.a. Jangeletan berriz, soinua ikaragarri gutxitzen duten sabai berriak ditugu. Ikasgelak elkartu eta bereiztu ahal izateko panel mugikorrak Lehen Hezkuntzan, lehio eta armairu berriak hainbat geletan, e.a.

Eta noski, orain buru belarri gabiltza garbiketa lanetan.

Eta ikasturte berriari begira, Ikasleek eta familiek irailaren hasieran izan ditzaketen zalantzak argitzeko asmoz, web orrian hainbat informazio erabilgarri zintzilikatu ditugu. Hala nola:

  1. 2014-15 Ikasturteko Eskola Egutegia
  2. Ikasturteko Gida
  3. Autobus ibilbideak
  4. Zirkularrak
  5. Eskolaz Kanpoko Ekintzak

Dena den, inolako zalantzarik argitu nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan. Idazkaritza goizez irekia dago (07.15tatik - 15:00tara)

Oporrak ondo amaitu ditzazuela opa dizuegu.