Greziako errefuxiatuen aldeko bilketa azken txanpan

Ikastolako Parte Hartze Batzordetik Greziako errefuxiatuen aldeko janari eta diru bilketa egiten ari da azken egunotan

Ikastolako Parte Hartze Batzordetik Greziako errefuxiatuen aldeko janari eta diru bilketa egiten ari da azken egunotan. Joan den martxoaren zortzian bilketa abiatu zenetik, beterik joan da egunero furgoneta ikastolatik biltegira.  Honen guztiaren karga  lanetan eta baita biltegiko antolaketan ere, gustora aritu dira haur, gazte eta helduak, eta esperientzia benetan aberatsa suertatzen ari da.  Biharkoa, hilak 15, elikagaiak ekartzeko azken eguna izango da.