2. Batxilergoko Arteko ikasleak Madrilera joan dira

2. Batxilergoko Arteko ikasleak Madrilen

Aurreko urteetan bezala, bigarren Batxilergoko Arteko ikasleak Madrilera bidaiatu dute. Ostegunetik igandera bitarte, Artearen Historia ikasteen duten ikasleek hiruburu interesgarri honekin gozatzeko parada izango dute ikuspegi artistiko batetik. Atzoko egunean El Escorial bisitatu zuten eta gaur berriz, El Prado museoaren txanda iritsi da. Ekimena benetan interesgarria da ikasle hauentzat, halako irteerek berez duten sarmaz gainera, gerora, Unibertsitatean sartzeko frogan, adibidez, gerora galdetuko zaizkien hainbat gauza aurrez aurre ikusteko aukera izaten dutelako. Momentuz, aipatu digutenaren arabera, tenperatura hotzak tokatu zaizkie, baina haien arteko giroa oso ona omen da.