Norvegian dira DBHko ikasleak

Norvegia trukaketa 2017

 

DBHko 4.mailako ikasleak Sykkylvenera bidaiatu zuten joan den martxoaren 26an eta herri norvegiarrean datorren apirilaren 2ra arte egongo dira.

Ikastolak aurrera darrai aurten ere Erasmus + egitasmoaren baitan kokatzen den  “Crossroads with the future” trukaketa-programarekin. Hiru urteko iraupena du egitasmo honek eta Islandia, Ingalaterra, Norvegia, Belgika eta Euskal Herriko hainbat ikastetxek parte hartzen dute.

 

Programaren helburu nagusia teknologia berriak ikasgelan aplikatzea da, eta bai ikasleak, bai irakasleak trebatuko dira zeregin horretan. Metodologia taxutzeko, enpresek dituzten beharrak eta behar dituzten soluzioak hartu dira ardatz. Bide horretan, arlo ugari jorratzen dira: ekintzailetza, gatazken konponketa, soluzioen bilaketa, gaitasun digital eta linguistikoak, eta abar. Ikaskuntza, beraz, diziplinartekoa eta diziplina anitzekoa izanen da.

 

Sykkylven herrian (Norvegia) oraingoan garatuko duten egitasmoak berriz, “Flipped classroom” izenburua du. Horretarako, joan aurretik, ikasleek saio bat grabatu dute gurean eta Office Mix tresna erabiltzen ikasi dute, besteak beste. Gainera, egitasmoak irauten duen bitartean, bertan parte hartzen ari diren ikasle guztien artean blog interesgarria sortzen ari dira: http://erasmuscrossroad.classy.be

Guztira, hamabost ikaslek eta bi irakaslek bidaiatu dute Norvegiara.