Eskolaz kanpoko jardueretan izena emateko orduan kontuan hartu beharreko baldintzak

Gure seme-alaben hezkuntza prozesuaren barruan, edozein jardueretan izena ematea erabakitzeko orduan, garrantzizkoa izango da lehenago haiekin hitz egitea, hartuko den erabakiaren partaide egin ditzagun eta motibazio handiagoa lor dezagun.

Prestaturiko eskaintzaren garapen zein kalitate egokia ziurtatzearren, gehieneko ikasle kopurua zehaztuko da eskaintzen den jarduera bakoitza gauzatzeko Ikastolan izanen diren espazio   nahiz   baliabideen aldetik. Jasotako eskaera kopurua eskainitako plaza kopurua baino handiagoa izatekotan, honako irizpideak ezarriko dira;

  • Aurreko ikasturtetan jardueran aritutako partaideek prioritatea izanen dute (gero eta ikasturte gehien are eta puntu gehiago).
  • Berdinketa  ematekotan, baldintza berdinetara, zozketa bidezko erabakia hartuko da.

Behin izena emanda, pisuzko arrazoirik ezean, jardueratik ezingo da urratu ikasturte osoan zehar.

Kirol jardueretan izena emandako partaideak ez dira leihaketa eta jarduera ezberdinetan parte hartzera derrigortuak izango baina,  EZ parte hartzeko erabakia hartu ezkero, Ikastolan aditzera eman beharko da. Inongo erantzunik jaso ezean, parte hartuko duela suposatutzat emango da.

Jardueraren garapenerako izango den norberaren materialaren erosketa, eskolaz kanpoko jardueretan parte  hartuko  duten partaideen esku izango da: koadernoak, oinetakoak, txistua, Ikastolako  elastikoa   eta  galtza  motza,  e.a. (Trikitixa jardueran instrumentuari dagokionean izan ezik bederen). Gogorarazi nahi da kirol jarduera garatuko  duten ikasleek derrigorrezkoa izango dute Ikastolako txandala erostea konpetizioa burutuko duten kasuetan. Gainontzeko materialea elkartearen esku izango da: atrilak, baloiak, konoak…

Jarduerak adierazitako egun eta orduetan garatuko  dira, ez bada, antolakuntza arrazoiak tarteko aldaketaren bat burutu behar izatea, honako hauek behar bezala aditzera emango direlarik.

Arratsaldeko eskolaz kanpoko jarduera burutu ostean, ikasleen  ardura gurasoen esku izango da. Ondorioz, Urtxintxa nahiz jardueretako monitore eta entrenatzaileek ez dute partaideenganako inongo erantzunkizunik izango.

Ikastolak  duen  arautegiari jarraikiz,  Ikastolako  eskola  orduak amaitu eta arratsaldeko eskolaz kanpoko jarduera hasi bitartean, arratsaldetan eskolaz  kanpoko  jardueraren bat  burutuko  duten D.B.H. nahiz Batxilergoko ikasleak, liburutegian  izaten eta bertako arautegia betetzera derrigortuak izango dira edo kanpo espazioak erabili, beti ere familiek.

Eskolaz kanpoko jarduerak urria eta maiatza bitartean garatuko dira, biak barne, salbuespenak salbu. Jarduera bakoitzarengatik ordaindu beharreko kuota kopurua zortzikoa izango da.

Kuotak azarotik ekaina bitarte kobratuko dira. Aurreneko kuota kobratu arte jardueratik urratu ahal izango da inongo kosturik gabe. Aurreneko kuota kobratu ondoren, jardueratik urratu ahal izango da baina ikasturtea bukatu arte kuotak ordaindu beharko dira salbuespenak salbu.

Kuotaren bat ordaindu gabe izango duten partaideek ezin izango dute eskolaz kanpoko jardueretan izenik eman.

Eguerdiko ordutegiaren barruan bi izango dira gehienez izena eman ahal izango diren eskolaz kanpoko jardueretan (Lenguaia Musika eta Txistua burutuko dituzten ikasleek beste bat egiteko aukera izango dute); Jarduera gehiagotara izena eman ahal izango da, hauek  arratsaldeko ordutegiaren barruan burutzen badira.

Izen-ematea ondorenean zehaztu bezala burutu beharko da

•  Ikastolako web orrialdearen bidez.

Eskolaz kanpoko jardueretan izena emateko  orduan, adierazitako baldintzak onartzea ekarriko du berekin.